ANIZTASUNAREN TRATAERA


Ikasleak ez dira homnegeneoak, ez gaitasunetan, ez aurretiko prestakuntza mailan, ez interesetan, ezta ikasteko erritmoan ere.
Ikasle guztien inklusioa izango da aniztasuna tratatzeko irizpide nagusiena. Honek zera suposatzen du:

- Hezkuntza eragozpenak antzematea.
- Hezkuntza jardueren bidez eragozpen horiek txikiagotzea.
- Prozesu hauen alde egiten duten baliabideak sendotzea.

    • Aniztasuna hautemateko egingo dena:
      • Hasierako ebaluazioa: aurreko azagutzak baloratu eta arazoen seinaleak lehen bait lehen antzemateko: idazkera , ortografia, ulermena. Honetarako bi ausnarketa:
- Ikasleak ezagunak badira ( aurreko urtean nire ikasle izandakoak) hasierako ebaluazioa askoerrazten da. Eguneratzeko idatzizko froga egitea nahiko izango da.
- Berriak badira: aurreko urteko informeak irakurri, idatzizko froga egin eta lehen asteetan irakaslearen behaketa. Ebaluazioa ikasturteko lehen hilabetean burutuko da.
      • Egiten diren zuzenketen oharrak ikasleak koadernoan jaso beharko ditu: erantzuna okerrak zuzendu, akats ortografikoak, irkaslearen oharrak, ...
      • Irakasleak koadernoa aztertuko du. Maiztasuna ikaslearen beharretara egokituko da. Gutxienez ebaluazioan behin.
      • Gelako dinamikaren behaketa: bai ikaslearen lan pertsonala baita ere talde lanean egiten dituen ekarpenak.
      • Egiten diren jarduerak ahalik eta azkarren zuzendu, aholkuak eta zuzenketak egiteko.
    • Aniztasuna lantzeko
      • Mailako irakas taldean, hasierako ebaluazioa egitean, balorazioak jaso eta kasu zehatzak erabaki ondoren lehen aniztasun neurriak aplikatu.
      • Noizbehinka, ahoz, oinarrizko zenbait kontzepturen azalpena eskatu ikasleei. Erantzunen arabera (dudak, gaizki ulertuak, ...) berriro azaldu talde kooperatiboan edo talde handian.
      • Orokorrean, proposatuko diren jarduerak tipologia hau aurreikusten du:
        • Mota askotariko jarduerak, bakoitza bere helburuarekin: sakontze jarduerak eta jarduera osagarriak.
          • Sakontze jarduerak: edukiak sailtasun handirik gabe barneratzen dituzten ikasleak: gaiaren Helburu Didaktikoetan oinarrituak.
          • Jarduera osagarriak: edukiak barneratzeko sailtasuna dituzten ikasleak: gutxiengo helburuak lortzeko egingo dira.


Dena den, oso garrantzitsua iruditzen zait, zailtasunak dituzten ikasleetan, iraaksleak beraien MOTIBAZIOAN ipini behar duen arreta berezia.

Egokitzapen Curricularra izanez gero, bertan datozen gomendioak hartuko dira kontutan. Kasu hauetan, banakako fitxak prestatuko dira, lan talde bereziak, banakako tutoriak eta abar.
Zentzumen edo gorputz gabeziak izan ezkero, baliabide didaktikoen eta gelaren antolaketaren egokitzapenak aurreikusita izango dira.
Etorkinen kasuan, formakuntza maila eta hizkuntzaren ezagutza baloratu beharko dira. Hizkuntzarekin arazorik izanda, ahozko adierazpenak eta testuen konplexutasunak erraztu beharko dira.