DBH oinarrizko helburuak

1) Arduratsuki bizitzen ikasi:
a) Giza gorputzaren eta sexualitatearen funtzionatzeko modua bere aniztasun osoan ezagutu, ulertu eta onartzea, eta norberaren gorputzarekin eta besteenekin erlazionaturiko erabaki pertsonalek dituzten ondorioak norbanakoaren eta denen osasunean, gorputz zainketa eta osasunak, ariketa fisikoek, kirola egiteak, higieneak eta elikadura orekatuak bizitza osasungarri bat eramateko eta pertsonal eta sozial garapenean laguntzeko suposatzen dituzten onurak onurak garatu, finkatu eta baloratzea,.
b) Ingurugiro naturala era arduratsuan baloratu eta gozatzea eta bere funtzionamendua arautzen dituzten oinarrizko mekanismoak aztertu, berarengan giza aktibitateek dituzten ondorioak ulertuz eta modu aktiboan bere defentsa, kontserbazio eta hobetzean ekarpenak eginez bizitza kalitate elementu ezinbesteko modura ulertuz, gizakiaren hurbileko animaliak berdin baloratuz.
c) Kosmos eta Lurraren partaide modura identifikatzea, izaki bizidun modura eta giza espeziearen partaide modura, bere izaera propioa eta gizakien izaera amankomuna ulertzeko eta ekosistema osasuntsu baten mantenuaren arduradun izateko.
2) Ikasten eta pentsatzen ikastea:
a) Modu koherente eta kritiko batetan pentsatzen ikastea eta disziplina ohitura, esfortzu, ardura eta norbanako zein taldekako ikasketa teknikak garatu eta finkatzea, ikasketa lanak modu eraginkorrean egin ahal izateko beharrezko baldintza modura eta norbanakoaren garapen bide modura, norberarenganako konfidantza, zentzu kritikoa, jakinmina, interes eta sormen jarrerak bultzatuko dituena.
b) Buruketa zientifiko eta matematikoak identifikatu, planteatu eta ebaztu, kalkulu eragiketa, ezagutza geometriko eta estimazioen bidez, eta era berean eguneroko bizitzan aplikatzeko gai izatea,ezagutza eta eskura dauden baliabide materialak erabiliz, eta modu kreatibo eta autonomoz ebazteko beste pertsonen laguntza eta lankidetza erabiliz.
c) Garapen zientifiko eta teknologikoa ezagutu eta baloratu, hauen aplikazioak eta gizarte eta alor fisikoan duten eragina, ezagutz zientifikoa barneraturiko jakituria modura erabiliz eta dsziplina ezberdinetan banatzen dena, metodo zientifikoak aplikatuz eta baliabide teknologikoak erabiliz ezagutzaren eta esperientziaren alor ezberdinetan ager daitezkeen arazoak ebazteko.
3) Komunikatzen ikastea
a) Zuzentasun, egokitasun, autonomia eta sormenez ahozko eta idatzizko testu eta mezuak ulertu eta adierazi, euskaraz eta gaztelaniaz, komunikatzeko, norberaren pentsamenduak antolatzeko, errealitatea interpretatzeko eta hizkuntzaren erabileraren barne dauden prozesuei buruz hausnartzeko erabiliz, literaturaren irakurketa, ezagutza eta ikerketan murgilduz.
b) Zuzentasun, egokitasun eta oinarrizko autonomiaz atzerriko hizkuntza bat edo gehiagotako ahozko edo idatzizko testu eta mezuak ulertu eta adieraztea, komunikatzeko, norberaren pentsamenduak antolatzeko, errealitatea interpretatzeko eta hizkuntzaren erabileraren barne dauden prozesuei buruz hausnartzeko erabiliz.
c) Inguruneko errealitate soziolinguistikoa kritikoki interpretatu, hizkuntzen bizitza, garapena eta elkarren arteko erlazioak zehazten dituzten faktoreak ezagutuz; eta hizkuntza aniztasuna aberastasun eta herri guztien eskubide modura errespetatuz eta norbanakoen interes eta errespetu jarrera bat garatzeko eskubide honen eta normalizazio linguistiko prozesuenganako.
d) Informazioaren teknologiak erabiltzea, komunikabideak bezala, ikasketa prozesuan eta ezagutza berrien jabetzean, jasotako ta sorturiko mezuekiko zentzu kritiko bat garatuz.
e) Sormen artistikoa ulertu, ezagutu eta aintzat hartzea, hizkuntza honen mezu explizitu eta inplizituak identifikatu eta aztertzea kritikoki, sentsibilitate estetikoa garatzea, sormena eta obra eta manifestazio artistikoez gozatzeko gaitasuna garatzea eta espresio eta komunikaziorako lengoaia artistiko ezberdinak erabiltzea.
f) Bai ahozko hizkuntzak, bai artistiko, matematiko eta zientifikoak modu aktibo eta kritikoan interpretatu eta erabiltzea modu zehatzean adierazi ahal izateko eta azalpenak eta argudioak ematea norbanakoaren, gizartearen eta naturaren errealitatea hobe adierazi ahal izateko.
4) Batera bizitzen ikastea:
a) Taldeko lanen plangintza eta gauzatzean lagundu, elkarbizitza arauak eta demokratikoki ezartzen diren arauak ezagutu eta onartuz, norberaren nahi eta helburuak taldeko besteenekin egituratuz, ikuspuntu ezberdinak errespetatuz, elkarrizketan trebatuz eta behar diren ardurak hartuz, hiritartasuna modu aktiboan gauzatzeko prestatuz eta gia eskubideak errespetatuz.
b) Gatazken prebentzio eta ebazpen baketsuetarako trebetasunak hartzea, entzute aktiboa, enpatia, baikortasuna, emozioen erregulazio eta kontrola modukoak, negoziaketa eta bitartekaritza ere ahaztu gabe, eskola arloan eta erlazionatzen den talde sozialetan elkarlan giroan elkabizitzea ahalbidetuko dietenak.
c) Bere egitekoak modu arduratsuan onartu eta bere eskubideak ezagutu eta gauzatu besteak errespetatuz, jaiotze, arraza, sexu, erlijio, iritzi edo bestelako norbanako edo gizarte ezaugarri arrazoiengatik eman ahal den diskriminazio oro arbuiatzea, pertsona eta talde arteko tolerantzia, elkarlan eta elkartasuna praktikatzearekin batera..
d) Pertsonen arteko tratuan eta gizarte portaeran arau eta hitzarmen sozialak errespetatu, bide-hezkuntzari eta autobabes hezkuntzari dagozkionak barne, trafiko eta bestelako istrupuen prebentzioan eragina duten errespetu.
e) Sexu arteko ezberdintasuna eta pertsonen arteko eskubide eta aukera berdintasuna baloratu eta errespetatzea, gizon eta emakumeen arteko bazterketa suposatzen dituzten estereotipoak arbuiatzearekin batera.
f) Kultur anitza den ingurune batean euskal herritar modura identifikatzea, bai hizkuntza bai euskal kultura modu positbioan baloratuz, bai eta jabego eta erreferentzizko hizkuntza eta kulturak ere, identitate anitz hauetatik norberak bere identitate propioa eraiki ahal izateko, eta ezberdintasunekiko errespetuarekin baliokide den eta era berean, elkarbizitza errazten duen erreferentzia marko bat eraikitzeko.
g) Euskal Herriko historiaren eta kulturaren oinarrizko alderdiak ezagutu, baloratu eta errespetatzea, bere ondare artistiko eta kulturalarekin batera, kultur eta gizarte aniztasuna bezala, berauen funtzionamendua arautzen dituzten mekanismo eta baloreak aztertuz, batez ere herritarren eskubide eta betebeharrei dagozkienak, hauekiko judizio eta iritzi pertsonalak hartu eta kritikoki baloratu ahal izateko..
5) Pertsona modura garatzen ikastea:
a) Besteekin batera bere biografia eraikitzen ari den subjektu autonomo modura identifikatzea, bere ekintzak bideratzen dituzten irizpide eta baloreen konziente izanik, bere buruarekiko eta besteekiko kritiko eta arduradun, bere erabateko garapen pertsonala, gizartearen garapena eta naturarekin oreka lortu ahal izatek.
b) Autoestima eta emozio gaitasunak garatzea, eta hauen adierazpena izaeraren alor guztietan eta besteekiko erlazioetan, biolentzia eta edonolako aurriritziak arbuiatuz.
c) Norberaren ikuspuntu zehatz bat eraikitzea, bere ezaugarri eta ahalmenekin, eta modu autonomo eta orekatuan aktibitateak garatzea, esfortzua eta arazoen gainditzea baloratuz..
6) Egiten eta ekiten ikastea.
a) Izpiritu ekintzailea garatzea beraren buruarekiko konfidantza, partehartzea, zentzu kritikoa eta ekimen pertsonal moduko jarreren bidez, plangintzak egitea, erabakiak hartu eta ardurak onartzea eskatzen dituzten proiektuetan konprometituz.
b) Norberaren gaitasunak identifikatzea eta ikasketa eta lan aukera ezberdinen alderdi positibo eta negatiboak baloratzea, bere proiektu akademiko eta profesional pertsonala errealismoz eta bere gaitasun eta baloreen arabera modu egokian definitzeko. .