DBH 2 Ebaluazio irizpide orokorrak


1. Demografia-joerak baldintzatzen dituzten faktoreak deskribatzea, demografiari buruzko oinarrizko kontzeptuak ezagutzea eta erabiltzea demografia-azterketa egitean; joera nagusien ezaugarriak azpimarratzea eta horiek euskal eta espainiar demografiaren egungo egoeraren eta ondorioen azterketa egiterakoan aplikatzea.
1.1. Ea hautematen dituen biztanleriaren oinarrizko demografia-adierazleak (biztanleria-dentsitatea, jaiotzaeta heriotza-tasak, hazkunde begetatiboaren adierazlea, biztanleriaren mugimenduak...), eta, horiekin guztiekin, kalkuluak egiten dituen.
1.2. Ea bilatzen eta aukeratzen duen biztanleriari buruzko estatistika-informaziorik hainbat informazioiturri erabilita (datu-baseak, estatistika-koadroak, komunikabideak, sarea...); ea demografia-datuei buruzko maparik eta adierazpen grafikorik egin eta interpretatzen dituen (biztanleriaren piramideak, lerro- eta barragrafikoak...), eta ea erabiltzen dituen demografia-eredu nagusiak ezagutzeko.
1.3. Ea hautematen dituen, datu-taulen eta grafikoen bidez, Euskal Herriko, Espainiako eta munduko biztanleriaren bilakaeraren faseak eta horien kausak.
1.4. Ea ezagutzen eta deskribatzen dituen gure gizarteko egungo demografia-joera eta -arazo nagusiak (superpopulazioa, migrazioa, zahartzea), eta, horretarako, terminologia egokia erabiltzen duen; bestalde, ea ikasi duen horiek zer eragin sozial, ekonomiko, erlijiozko, politiko, ingurumenezko, kultural eta abar ekarri dituen.
1.5. Ea balioespenik egiten duen demografia-arazoei konponbidea emateko proposamenen inguruan (jaiotza-kontrola, jaiotza-tasa handitzeko laguntzak, hezkuntza-programak, justizia soziala eta ekonomikoa...
2. Euskal eta espainiar gizarteetako egungo ezaugarri nagusiak aztertzea, eta gizarte horiek osatzen dituzten talde sozialak bereiztea; immigrazioak aniztasuna areagotzea eragiten duela balioestea; eta desberdintasun so ziala islatzen duen benetako adibideren bat abiapuntu hartuta, nork bere jarrera adieraztea taldearen aurrean, aukera eta ikuspuntu guztiak debatitzeko.
2.1. Ea biltzen dituen euskal eta espainiar gizarteetako ezaugarri bereziei buruzko datuak eta estatistikak, gaur egungoei zein iragan hurbilekoei buruzkoak (familia, talde sozialak, mugikortasun soziala, biztanleen jatorria, balioak, eguneroko bizimodua...); ea horiek deskribatzeko gai den demografia-kontzeptuak zuzen erabilita, eta, halaber, ea alderatu eta izan diren aldaketez jabetzen den, bereziki, emigrazioarekin zerikusia duten aldaketez.
2.2. Ea ezagutzen eta deskribatzen dituen Mendebaldeko gizarteek dituzten zenbait arazo (desberdintasunak, diskriminazioa, indarkeria, arrazismoa...), eta baita horiei aurre egiteko dauden proiektu etikoak eta erakundeak ere.
2.3. Ea sentiberatasunik adierazten duen bidezkoak ez diren egoera sozialen aurrean, eta ea irudikatzen dituen horiei aurre egiteko moduak eta txartzat hartutako egoera horiek hobetzeko laguntza moduak ere.
2.4. Ea ezagutu eta deskribatzen dituen bere inguru hurbilean edo beste nonbaiten dauden hainbat gatazka mota eta gatazka horiek sorrarazi dituzten kausak —esaterako, emigrazioarekin zerikusia duten albisteak, komunikabideen bitartez jakindakoak—; ea naturaltasunez hartzen dituen gatazka horiek, gizarte europarretan orokorrean, eta euskal eta espainiar gizarteetan bereziki; ea aintzat hartzen duen egoeraren araberako fenomeno izatetik, pixkanaka-pixkanaka, egitura-fenomeno izatera pasatzen ari direla, hainbat ideiak eta interesek eragiten dituztela eta, halaber, aurre egiteko prozedura bakezaleak erabiliz gero, arazo horiek elkarbizitza hobetzeko aukera ematen dutela; horrezaz gainera, ea iritzirik duen horiek eragiten dituzten ondorioez.
2.5. Ea hartzen duen kultura-aniztasuna herrien eta gizabanakoen nortasun-eskubidetzat. Halaber, ea beste kulturekiko tolerantziazko eta errespetuzko jarrera duen, hizkuntza eta kultura desberdina duten ikasle etorkinak integratze aldera antolatzen diren ekimenetan parte hartzen duen, eta etorkinek euskal hizkuntza eta kultura jakin dezaten eta errespetua izan diezaieten laguntzen duen.
2.6. Ea parte hartzen eta laguntzen duen, gero eta kultura-aniztasun handiagoa duen euskal gizartean, kultura desberdina duten taldeetan; bertako ezaugarriak balioesten dituen eta horiei eusten dien, eta, halaber, bere komunitate sozialen eta kulturalen aniztasuna errespetatzen duen eta ontzat ematen duen.
3. Hiri-eremuek izan duten hazkundea, hiriek betetzen dituzten funtzioak eta hirietako biztanleek izaten dituzten zenbait arazo aztertzea; azterketa horretatik ondorioztutakoa Euskal Herriko eta munduko hirietara aplikatuta, irtenbide izan daitezkeen hipotesiak proposatzea eta zenbait adibide adieraztea.
3.1. Ea ezagutzen eta deskribatzen dituen landaeremuetako eta hirietako biztanleen artean dauden alde nagusien ezaugarriak; horiek bere ingurune fisikoaren ezaugarriekin duten lotura hautematen duen, eta azken urteetan herrialde garatuetan gertatu diren zenbait aldaketa deskribatzeko gai den.
3.2. Ea ezagutzen dituen eta kokatzen dituen mapa batean Euskal Herriko eta munduko hiri-populazio nagusiak
3.3. Ea ezagutzen eta deskribatzen dituen inguru hurbilean dituen hirien eta munduko hirien ezaugarriak.
3.4. Ea deskribatzen duen hirien bilakaera historikoa, eta haiei buruzko planoak eta ezaugarriak alderatzen dituen.
3.5. Ea ezagutu eta deskribatzen dituen hiriek betetzen dituzten funtzioak, eta funtzioek hiri–egiturarekin eta biztanle kopuruaren gorakadarekin duten lotura ezartzeko gai den.
3.6. Ea ezagutu eta deskribatzen dituen Euskal Herriko eta munduko hiri-sareak grafikoak eta mapak erabilita.
3.7. Ea ezagutu eta deskribatzen dituen hirietan sortzen diren zenbait arazo, eta haiei aurre egiteko sortzen diren alternatibetan eta konponbideetan parte hartzen duen.
4. Europa feudaleko oinarrizko ezaugarri sozialak, ekonomikoak, politikoak, erlijiozkoak, kulturalak eta artistikoak deskribatzea, gizarte-estamentuen funtzioak oinarri dituztela; estatu modernoa sortu arteko bilakaera ikastea. Erromatar Inperioaren gainbeheraz geroztik Goiz Erdi Arora arte Europan izandako zenbait lurralde-aldaketa espazioan eta denboran kokatzea.
4.1. Ea hautematen dituen gizarte feudaleko estamentuak eta horiek deskribatzeko gai den, eta baita gizartean izan zuten eragina adierazteko eta haien arteko lotura deskribatzeko ere.
4.2. Ea gai den landa-eremuetako eta hiri-eremuetako estamentuetako eguneroko bizimoduaren elementuak deskribatzeko.
4.3. Ea deskribatzen dituen Erdi Aroko eremu politiko ohikoenak.
4.4. Ea gai den ezagutzeko eta deskribatzeko Errenazimentuarekin batera Goiz Erdi Aroan hirietan izandako aldaketa sozialak, ekonomikoak eta kulturalak.
4.5. Ea egiten dituen Erdi Aroan izandako eta Europarekin zerikusia duten gertaera eta aldi historikoak islatzen dituzten ardatz kronologikoak, eta mapa historikoak interpretatzen dituen.
5. Erdi Aroan Iberiar penintsulan batera izan ziren zenbait unitate politiko denboran eta espazioan kokatzea eta haien arteko ezaugarriak bereiztea; euskal lurraldeen jatorri historikoari garrantzi berezia ematea; eta gure gizartean gaur egun oraindik ere bizirik irauten duten garai hartako kultura-ondarearen zenbait adibide ematea.
5.1. Ea egiten dituen kronologia-ardatzak eta -frisoak; horietan, ea adierazten dituen Erdi Aroan Iberiar penintsulan izan ziren erresuma kristauekin eta musulmanekin zerikusia duten gertaera eta aldi historikoak, eta aldiberekotasun nabarmenak hautematen dituen.
5.2. Ea interpretatzen dituen Erdi Aroko zenbait garaitako Iberiar penintsulako erresuma kristauekin eta musulmanekin zerikusia duten mapa historikoak.
5.3. Ea ezagutu eta deskribatzen dituen Erdi Aroko Iberiar penintsulako erresuma kristauen eta musulmanen ezaugarri politikoak, ekonomikoak eta kulturalak.
5.4. Ea ezagutu eta deskribatzen dituen Erdi Aroko Euskal Herrian izandako gertaera historiko nagusiak, bereziki euskal lurraldeen sorrera eta horien bilakaera historikoa; horiek ea islatzen dituen ardatz eta friso kronologikoetan, eta horiei buruzko historia-mapak interpretatzen dituen.
5.5. Ea biltzen dituen gertaera horiei berei buruzko agiri historikoak eta kritikoki aztertzen, baina betiere interpretazio eta balorazio ezberdinak edota kontrajarria izanda.
5.6. Ea identifikatzen eta balioesten duen Euskal Herriko egungo zenbait erakunderen hastapena Erdi Aroa izan zela.
5.7. Ea ezagutzen eta balioesten dituen Erdi Aroan kultura musulmanak, juduak eta kristauak egindako ekarpenak, eta gure egungo kulturaren oinarrizko elementutzat hartzen dituen.
6. Estatu modernoa sortu arteko une garrantzitsuenak bereiztea; monarkia hispaniarraren eta inperio kolonial espainiarraren ezaugarri garrantzitsuenak nabarmentzea; horiek Euskal Herriarekin izan zituzten harremanak aztertzea; eta, testuinguru europarrean, euskal lurraldeek izandako garapena ere aztertzea.
6.1. Ea ezagutu eta deskribatzen dituen Aro Modernoko Euskal Herrian izandako gertaera historiko nagusiak, eta orobat antolaketa politikoaren eta foruen ezaugarri nagusiak ere; datu horiek ea islatzen dituen ardatz eta friso kronologikoetan; Espainiako eta Europako historien bilakaera alderatzen dituen, eta horiei buruzko historia-mapak interpretatzen dituen.
6.2. Ea islatzen dituen ardatz eta friso kronologikoetan Aro Modernoko monarkia hispaniarrarekin zerikusia duten gertaera eta aldi historikoak (Errege-erregina Katolikoak, Karlos V.aren inperio europarra, Filipe II.aren inperio hispaniarra...), eta nolako harremana ikusten dien garai edo aldi horretan bertan Europan izandako beste gertaera batzuekin.
6.3. Ea deskribatzen dituen Aro Modernoko ezaugarri nagusiak, bilakaera ekonomikoari, antolaketa sozialari eta ideologia-erlijio krisiari buruzkoak.
6.4. Ea ezagutzen dituen Aro Modernoko pentsamenduaren ideia eta ildo nagusiak.
6.5. Ea interpretatzen dituen Amerikaren aurkikuntzarekin eta kolonizazioarekin zerikusia duten historiamapak, eta baita Aro Modernoan munduan aurkitutako eta kolonizatutako beste zonalde batzuetakoak ere; halaber, ea aztertzen dituen mundua handitzearen kausak eta ondorio ekonomikoak eta politikoak, eta horiek egungo egoerekin duten lotura ezartzen duen.
7. Erdi Aroko eta Aro Modernoko arte-estilo nagusien oinarrizko ezaugarriak ezagutzea eta haiek sortu ziren garaiari buruzko testuinguruaren berri ematea; ondoren, ikasitakoa artelan garrantzitsuenak eta esanguratsuenak aztertzeko erabiltzea.
7.1. Ea ezagutzen dituen arte erromanikoko, gotikoko, islamiarreko, errenazimentuko eta barrokoko artelanak.
7.2. Ea bilatzen duen informaziorik zenbait iturritan, zuzeneko behaketa eta sarea barne, eta estilo horietako adibideak hautematen dituen Euskal Herrian dauden lan jakinetan.
7.3. Ea gai den, zenbait gidoi lagun dituela, Euskal Herrian, Iberiar penintsulan eta Europan dauden zenbait artelan nagusi aztertzeko (arkitektura, pintura, eskultura).
7.4. Ea alderatzen dituen estilo erromanikoko, gotikoko, islamiarreko, errenazimentuko eta barrokoko artelanak, eta haien arteko berdintasunak eta desberdintasunak hautematen dituen.
7.5. Ea balioesten duen iturri horiek, dokumentu gisa, iraganeko garaiak ezagutzeko eskaintzen duten historia- eta arte-aberastasuna; eta ea aberastasun hori zaintzearen eta babestearen aldeko jarrera erakusten duen.
8. Bakarka eta taldean, irakaslea lagun dutela, gertaera edo gai baten deskripzio erraza egitea; horretarako, zenbait informazio-iturri erabiliko dituzte (behaketa, prentsa, bibliografia, webguneak, etab.); beharrezkoa duten informazioa bilduko dute eta eskema edo gidoi bat osatuko dute; ondoren, termino egokiak erabilita, gainerakoei behar bezala jakinaraziko diete lanaren emaitza.
8.1. Ea definitzen duen landuko duen gaia; galderak edo landuko dituen azpigaiak gidoi batean idazten dituen, eta, taldean edo bakarka, lan-plangintza osatzen duen.
8.2. Ea parte hartzen duen taldekako lanak antolatzen eta garatzen; ekintzailea den eta besteek egiten dizkioten ekarpenak onartzen dituen; beren artean ezarritako arauak errespetatzen dituen; arduratsua den eta berak egindako lanak eta bere portaerak zein eskolako gainerako kideenak ebaluatzen dituen.
8.3. Ea informazio-iturriak zuzen hautatzen dituen gai jakin bat landu behar duenean (bibliografia, fitxategiak, estatistika-iturriak...), eta, horietan, informazio egokia lortzen duen.
8.4. Ea euskarri egokiak hautatzen edo sortzen dituen bildutako informazioa erregistratzeko.
8.5. Ea laburpenak, eskemak, koadroak, grafikoak eta abar erabiltzen dituen informazioa berrantolatzeko; termino egokiak erabiltzen dituen eta egiten zaizkion galderei buruzko ondorioak azaltzen dituen.
9. Gertaera eta/edo prozesu historiko esanguratsuenen kausak eta ondorioak ezagutzea, haien artean dauden loturak zehaztea eta gertaera sozialek duten kausalitate-aniztasuna kontuan hartzea.
9.1. Ea gertaera edo prozesu historikoak eta sozialak eragiten dituzten kausak sailkatzen dituen, eta kausa horien azpiko intentzioak antzematen dituen.
9.2. Ea antzematen dituen gertaera edo prozesu esanguratsuren batean eragiten duten zenbait faktore; ea faktoreen nolakotasuna zehazten duen eta dakien gertaerarekin zer lotura duen.
9.3. Ea gai den gertaera historikoek izaten dituzten ondorioak zehazteko, eta epe laburreko eta epe luzeko ondorioak bereizten dituen.
9.4. Ea egiten dituen zenbait gertaeraren edo elkarren segidan izandako egoeren arteko kausa-ondorioen harreman-kateak.