• EBALUAZIOA


Ebaluazioa egiteko orduan, ikasleriak hasieran duen ezagutzan oinarrituko gara. Azken hau baliagarria izango da ikasle bakoitzaren diagnosi bat emango digulako. Hau da, hainbat " pista" izago ditugu gelako aniztasunari buruz. Ebaluazioan, ikasleriaren aurrerakuntzaren bakarkako balorazioa egingo da. Honela:
- Ikasle bakoitzak egindako aurrerakuntza neurtu.
- Ikasleek izan dituen arazoen diagnosia egin.
- Ikaslearekiko elkar lotura sendotu.

  • EBALUAZIO IRIZPIDEAK


DBH 1 ebaluazio irizpide orokorrak curriculumak finkatzen ditu. Loturan klik egin.

DBH 2 ebaluazio irizpide orokorrak curriculumak finkatzen ditu. Loturan klik egin.

Gai bakoitzean berariazkoak diren ebaluazio irizpideak finkatuko dira, Helburu Didaktikoak lortzeko.

  • EBALUAZIO PROZEDURAK


    • EBALUAZIO INFORMALA: ikaslearen lan etekinari buruzko informazio bilketa sistematikoa eta jarraia. Horretarako ebaluazio irizpideak eta adierazleak arginak eta jakinak izango dira ikaslearentzako. Modu objetiboan ebaluatu ahal izateko.
    • EBALUAZIO FORMALA: ikasleei egingo zaizkien frogak ( ahozko eta idatzizkoak) izango dira; azterketa edota ariketa ebaluatzaile modura. Froga hauek eraginkorra izan daitezen unitate didaktikoeta bateratuak egongo dira eta azken ebaluazioaren zati bat besterik ez dira izango.
    • AUTOEBALUAZIOA: ikasleen itxaropen, kezka, beharrak, nola sentitzen dire eta beraien ikaskrta prozesua nola antzematen dute buruzko berri emango digu. lagungarria izango da, bai ikaslearentzat, bai irakaslearentzat, zer dakiten jakiteko eta modu horretan hobetu eta ikasketetan aurrera egiteko.

  • EBALUATZEKO TRESNAK


    • FROGA IDATZIAK: gai bakoitzako froga bat gutxienez. bertan unitateko ariketak eta galderak konbinatuko dira, kontzeptu, prozedur eta jarrera bakoitzaren gaitasun eta helburuen lorpena neurtzeko.
    • AHOZKO FROGAK: noizbehinketa ikasleei galderak egingo zaizkie uneko ikasketa maila neurtzeko.
    • IKASLEAREN KOADERNOA: balioa emango zaio gelan apunteak hartzeari, eskemak eta laburpenak egiteari, ea ariketak eginda eta zuzenduta dauden eta txukuntasunari.
    • TALDE KOOPERATIBOAK: taldeko koadernoa ebaluatuko da.
    • GIZARTE ZIENTZIEKIKO JARRERA: arloarekiko ikasleak duen jarrera eta aprobetxamendua balioetsiko da; gelako ekintzetan ikasleak duen jarrera kontuan hartuko da.

IRIZPIDE OROKOR bezala, ikaslearen lana eta jarreraren balorazio positibo bat egingo da; kontzeptuen adierazpenean ez dira akatsak onartuko, hiztegi egokia eta kritika konstruktibo baten arabilera estimatuko da. Azkenean, jarduerak egiteko garaian, ikasleak izango duen borondate, gogo eta sentiberatasuna, lanak ondo bukatzeko ohiturak eta oinarrizko gaitasunen garapenaren lorpena neurtuko da.

  • KALIFIKAZIO IRIPIDEAK


Gizarte Zientziak mintegiko erabakia.
Ikasturteko hiru ebaluaziotan hauek izango dira:

    • KONTZEPTUAK: %40
Unitate bakoitzeko kontrolen batez bestekotik.
    • PROZEDURAK: %40
Lanak eta ekintzak ( banaka edo taldeka), gelan egindako lanak, koadernoan erakutsitako trebetasuna, garbitasuna, interesa: hauetan lortutako emaitzen batezbestekoa.
    • JARRERAK: %20
Puntualtasuna, interesa ( apunteak, arreta, ariketak egitea), ardura ( lanak, ariketak epe barruan bukatzea, materiala zaintzea) eta errespetu ( ikaskide eta irakaslearekiko): hauetan lortutako emaitzen bataz bestekoa.

Amaierako nota gainditzeko hiru arloak gainditurik izan behar dira.

  • BERRESKURAPEN SISTEMA


    • KONTZEPTUAK: notak eman ondoren berreskurapen azterketa egingo da. Aurretik, irakasleak landu beharrekoa argituko dio. Behar izanez gero, lan osagarriak ere bidaliko ditu.
    • PROZEDURAK: ardatz nagusia koadernoa izango da. programazioaren egituraketan prozedura asko errepikatzen joango dira. Berreskurapena lortuko du baldin eta urrengo ebaluazioan aurrekoan izandako hutsak zuzentzen baditu. Ebaluazio jarraia izango da.
    • JARRERAK: berreskuratuko du, baldin eta urrengo ebaluazioan jarrerak zuzendu baditu. Lehenik garbi izan behar du zein izan diren jarrera desegokiak eta zein norabidera zuzendu behar dituen.

  • IKAS-IRAKAS PROZESUAREN EBALUAZIOA


Programazio hau ikas-irakas prozesua berrikusi eta ebaluatzeko modukoa izateko diseinatu da.
Ebaluatu beharreko atalak: jarduerak, baliabideak, denborak, taldekatzeak, ebaluazio irizpideak, irakaslearen jarduera eta abr.
Prozesua ebaluatzeko tresnak: irkaslearen gelako koadernoko atalak, helburuen lorpen maila, irakaslearen esperientzia eta ikasleen autoebaluazio orriak.

Irakaslearen ausnarketa jarraia izango da, baina ikasturtean zehar tarteko bi balorazio eta azken balorazio bat egingo dut: gabon oporretan, aste santuko oporretan eta ikasturte amaieran ( udaran).

2009-2010 ikasturterako bereziki item hauek ebaluatuko dira:
- gaitegiaren zabaltasuna: programatutakoa eman al da? zergaitik?
- helburuen errealtasuna: ikaslearen mailara egokituak al dira? errazegiak? zailegiak?
- jarduerak: motibagarriak izan al diar?
- Lan kooperatiboaren etekina.
- Ordenagailuak