DBH2 Gizarte Zientziak EDUKIAK


1. eduki multzoa. Eduki komunak
Prozedurak
– Arloaren ikaskuntzarako hizkuntza-trebetasunak aplikatzea: testu idatzien eta ahozko testuen ulermena, berariazko hiztegiaren interpretazioa eta erabilera, ahoz eta idatziz behar bezala adieraztea, etab.
– Demografiari, historiari, kulturari eta beste alderdi batzuei buruzko hipotesien planteamendua egin, formulatu eta egiaztatzea.
– Demografia-datuak eta -grafikoak irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak (barra-diagramak, biztanleriaren piramideak...), baita informazio estatistikoa grafikoetara pasatzeko ere.
– Lehen eta bigarren mailako iturrietatik informazioa lortzeko, erregistratzeko eta tratatzeko jarraibideak (ingurukoa, ikonografikoa, arkeologikoa, idatzia, materialak, informazio-teknologiek ematen dutena, etab.).
– Estatistika-iturrietan (zentsuak, erroldak eta erregistroak) biztanleriari buruzko informazioa biltzeko jarraibideak.
– Informazioa erregistratzeko eta tratatzeko teknikak.
– Lortutako informazioa banaka zein taldean idazteko jarraibideak (laburpenak, sintesiak, lan monografikoak, konparazio-koadroak, txostenak, ikerketa-lan txikiak... planifikatu eta egitea). Eta lortutako emaitzak ahoz komunikatzeko ere bai.
– Aldiak, kulturak eta zibilizazioak, gertaera historikoak, datuak eta tokiak denboran eta espazioan kokatzeko jarraibideak. Denbora-segiden adierazpen grafikoa.
– Historia-mapak osatzeko jarraibideak.
– Aldaketa-prozesuei erreparatzeko jarraibideak.
– Denbora-segiden, denbora-lerroen eta friso historikoen grafikoak egiteko teknikak.
– Gizarte historikoen eta egungo gizarteen arteko aldeak eta berdintasunak ezagutzeko, aztertzeko eta alderatzeko teknikak.
– Gertaera historikoen kausalitate-aniztasuna aztertzeko jarraibideak: gertaera historikoen kausak eta haiek eragindako ondorioak zein diren jakitea, bakoitzaren izaerak bereiztea eta gertaera sozialen kausalitate-aniztasuna ezagutzea.
– Artelanen hainbat mota irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak, horien testuingurua kontuan hartuta.
– Garai desberdinetako arte-estiloen oinarrizko elementuak hautemateko jarraibideak, zuzenean zein zeharka behatuta.
– Euskal, espainiar eta europar eremuetako lan esanguratsuenen interpretazioa, nor bere kultura-testuinguruan.
– Garai eta kultura desberdinetako zenbait artelanen konparazio-analisiak egiteko eta haien arteko berdintasunak eta desberdintasunak hautemateko jarraibideak.
– Ingurunearen eta giza ekintzaren arteko harremanak aztertzeko jarraibideak, paisaia eratzean, gertaera geografiko jakinetan eta hirietako arazoetan, besteak beste, islatzen direnak.
– Egungo demografiaren joerak aztertzeko eta horiek eragiten dituzten ondorioak aztertzeko jarraibideak.
– Demografiaren ezaugarriei eta joerei buruzko ikerketa errazak planifikatzeko eta egiteko jarraibideak, horretarako informazio grafikoa eta kartografikoa erabilita eta sortuta.
– Kulturen arteko desberdintasunak aztertzeko jarraibideak.
– Gaur egungo gertaera edo egoera garrantzitsu batekin zerikusia duen Erdi Aroko edo Aro Modernoko alderdiren bat aztertzeko jarraibideak.
Jarrerak eta balioak
– Espazioa ezagutzeko eta aztertzeko sentsibilitatea eta interesa, elementu fisikoen eta giza ekintzaren arteko elkarrekintzen adierazpentzat hartuta.
– Iraganeko errealitate soziala nolakoa izan zen jakiteko interesa eta ikusmina, baita gaur egungo gure gizartearekin duten zerikusia jakiteko ere; gertaera historikoen aurrean jarrera kritikoa izatea.
– Gizarte historikoen arte- eta kultura-adierazpenak balioetsi eta errespetatzea.
– Kultura ondarea eta gure ondare historiko eta artistikoa balioetsi, errespetatu eta haiekin gozatzea, eta hura zaintzearen, defendatzearen eta jakinaraztearen aldeko jarrera izatea.
– Egungo demografia-joerak eta haren eraginak balioestea.
– Gizonezkoek eta emakumezkoek historian izan duten zeregina balioestea.
– Enpatia historikoa izan eta iraganaren eta orainaldiaren arteko erlazioak ezartzea.
– Gizarte guztietako arte- eta kultura-adierazpenak balioetsi eta errespetatzea.
– Euskal Herriko hizkuntza- eta kultura-aniztasuna taldearen faktore aberasgarritzat hartzea.
– Euskal gizartean integratzen diren beste kultura batzuetako pertsonak eta taldeak onartu, errespetatu eta haiekiko enpatia eta elkartasuna adieraztea, eta aniztasuna elementu aberasgarritzat hartzea.
– Parte-hartze aktiboa eta eraikitzailea; norberaren ahalegina, erantzukizuna eta elkartasuna talde-lanak edo bestelako eginkizun kolektiboak egitean.
– Nork bere hutsegiteak eta okerrak naturaltasunez onartzea, eta horiek zuzentzearen aldeko jarrera izatea.
2. eduki multzoa. Biztanleria eta gizartea
– Biztanleria: demografiari buruzko oinarrizko kontzeptuak (hazkunde demografikoa, migrazioak, biziitxaropena, egitura, demografia-ereduak, iraganeko eta egungo demografia-joerak). Kausak eta emaitzak. Biztanleriaren egitura eta banaketa, eta tokian tokiko eta munduko egungo demografia-joerak. Munduan gaur egun gertatzen ari diren biztanleria-mugimenduen migrazio-joerak eta aurreikus daitezkeen ondorioak.
– Gaur egungo gizarteak. Egitura: adina, sexua, lanbidea, ikasketa-maila, hizkuntza-eskakizuna eta mugikortasuna. Aniztasuna. Kultura anitzeko gizarteak erreferentziazko herrialdeetan, beste eremu batzuetako herrialdeetan eta beste garapen-maila batzuetako herrialdeetan. Kultura desberdinen arteko harremana. Desberdintasun sozialaren faktoreak eta arazoak: gutxiengoak, migratzaileak eta baztertutako taldeak, arrazismoa, gatazka etnikoak eta erlijiozkoak, generoindarkeria...; eremuak: ingurukoak zein nazioartekoak. Espainiako eta Europako gizarteen ezaugarriak. Migrazio- mugimenduak. Demografiaren arloan eta kulturaren arloan aurreikus daitezkeen ondorioak. Egungo gizarte- eta kultura-mugimenduak.
– Euskal Herria: Mendebaldeko gizarte modernoa, nazio-nortasun eta gizarte-sentsibilizazio handikoa. Etorkizuna: demografiaren arloan eta kulturaren arloan aurreikus daitezkeen ondorioak. Etorkizunerako erronkak: bakezko elkarbizitzarako eredua lortzea, demokratikoa eta zibilizazioak eta kulturak integratuko dituena, nork bere nortasuna galdu gabe: herritarren mugimenduak eta erakunde bakezaleak. Euskal emigrazioa eta immigrazioa, integrazio soziala eta kulturala: eragin ekonomikoak eta sozialak, eta hezkuntza- eta kulturaeskakizunak.
– Landa-eremua eta hiri-eremua: biztanleria motak. Bizimodua hiri-eremuan. Hiri-egituraren funtzioak eta espazioa ezagutzea. Hiri-kontzentrazio eta demografiagune nagusien kokapena, tokian tokikoak zein mundukoak. Biztanleriaren banaketarekin zerikusia duten giza faktoreak eta faktore naturalak. Komunikazioaren eta garraioaren egiturak, eta haien eragina hiri-espazioa eta hiri-ingurua antolatzeko. Egungo joerak: urbanizazioprozesuen azelerazioa eta horien eragin-eremuen hedadura, landa-eremuen berrantolaketa. Hiri-hierarkia. Euskal Herriko lurraldeetako eta haren inguruko hirieremuaren zenbait eredu. Hiriak. Hirietako arazoak.
3. eduki multzoa. Industriaurreko gizarteak
– Erromatar Inperioaren zatiketa eta islamiarren hedatzea. Baskonia-Akitania, bisigodoen, frankoen eta Islamaren artean. Herrialde horien arteko bakezko harremanak eta haserreak.
– Erdi Aroko gizartea. Gizartea, ekonomia eta botere politikoa Europa feudalean. Gizarte-estamentuen funtzioak eta horien lege arloko desberdintasunak. Erdi Aroko monarkien jatorria eta bilakaera.
– Berant Erdi Aroko aldaketa ekonomikoak eta politikoak. Hirien susperraldia eta merkataritza-harremanak. Landa-arloko arazoak. Gerra, gosea eta izurritea.Bandokideen arteko borrokak Euskal Herrian.
– Iberiar penintsula Erdi Aroan. Garai hartan aldiberean zeuden politika-unitateen kokapena, espazioan zein denboran. Al-Andalus eta kristau-erresumak. Bizimodua eta kulturen eta erlijioen elkarbizitza, hiri kristauetan, hiri musulmanetan eta hiri juduetan. Landaekonomia, hiribilduak nola fundatu ziren eta merkataritza.
– Nafarroako erresuma eta Pirinioetatik hegoaldera eta iparraldera dauden euskal lurraldeak: lurralde-antolakuntzaren bilakaera, estatu europarren eraketa-prozesuan. Euskal lurraldeen dependentzia politikoko barneeta kanpo-harremanak. Foruak: sorrera eta bilakaera lurraldeetan. Ezaugarriak.
– Estatuen arteko elkarbizitza baketsua eta belizista. Ehun Urteetako Gerrak Zuberoan eta Lapurdin izandako ondorioak. Pertsona garrantzitsuen eragina (Iruñeko eta Nafarroako errege-erreginak, Leonor Akitaniakoa...).
– Erdi Aroko kultura eta artea. Kulturaniztasun- eta arte-aberastasuna Erdi Aroko Europan. Elizaren eragina kulturan eta pentsamoldean. Monasterioak eta katedralak. Donejakue Bideko kultura eta artea.
– Estatu modernoaren ezaugarriak Europan. Monarkia modernoen sendotzea. Aurkikuntza, esplorazioa eta konkista. Europarrek ezagutzen zuten munduaren zabalkuntza. Munduko lehendabiziko sistema koloniala nola eratu zen. Ondorio sozio-ekonomikoak. Erlijiogatazkak. Kristau-erreforma eta kontrarreforma katolikoa.
– Iberiar penintsularen bilakaera politikoa eta ekonomikoa garai modernoan. Monarkia hispaniarra eta Amerika kolonizatzea, testuinguru europarrean. Estatu espainiarraren eta frantsesaren eraketa eta boterea. Habsburgotarrak eta borboitarrak. Mundu-nagusitasunean izandako aldaketak: Lehendabizi Espainia, gero Frantzia eta, ondoren, Holanda eta Ingalaterra.
– Foru-sistemaren eraketa eta finkapena euskal lurraldeetan. Erakunde nagusien sorrera eta haien ezaugarriak, eta egungo zenbait erakunderekiko dituzten harremanak. Nafarroako Erresumaren historian izandako aldaketak. Gaztelaren gerra eta konkista, eta nola utzi zion erresuma independente izateari.
– Euskal Herriko ekonomiaren ezaugarriak. Burdinolak. Nabigazioa eta itsas merkataritza. Bilboko portua eta kontsulatua. Bale-arrantza. Euskaldunak Amerikako konkistan eta kolonizazioan. Artoa sartzea.
– Artea eta kultura garai modernoan: pentsamendu errenazentista, humanismoa eta aniztasuna. Bilakaera zientifikoa. Artea Errenazimentuan, Barrokoan: Euskal Herrian nola gauzatu zen.