DBH1 Gizarte Zientziak EDUKIAK



1. eduki multzoa. Eduki komunak.
Prozedurak
– Arloaren ikaskuntzarako hizkuntza-trebetasunak aplikatzea: testu idatzien eta ahozko testuen ulermena, berariazko hiztegiaren interpretazioa eta erabilera, ahoz eta idatziz behar bezala adieraztea, etab.
– Geografiari, historiari, kulturari eta beste alderdi batzuei buruzko hipotesien planteamendua egin, formulatu eta egiaztatzea.
– Lurra irudikatzeko zenbait kartografia-proiekzio ikastea.
– Eskala grafikoa eta zenbakizko eskala erabiltzea.
– Eskala, ezaugarri eta euskarri (konbentzionalak eta digitalak) desberdinak dituzten irudiak, planoak eta mapak irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak.
– Geografian orientatzeko eta kokatzeko teknikak.
– Geografiaren errealitateari buruzko informazioa bildu eta prozesatzea, paisaiak eta horietan gertatzen diren aldaketak zuzenean zein zeharka behatzeko teknikak aplikatuta.
– Gaikako mapak irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak.
– Informazioa, edozein dela iturria, lortzeko, interpretatzeko eta erregistratzeko jarraibideak (ikonografikoa, arkeologikoa, idatzia, landa-lanak, informazioteknologiek ematen dutena, etab.).
– Lortutako informazioa banaka zein taldean idazteko jarraibideak (laburpenak, sintesiak, lan monografikoak, konparazio-koadroak, txostenak, ikerketalan txikiak... planifikatzea eta egitea).
– Zenbait euskarri erabilita, horien artean digitala, banaka zein taldean egindako lanen emaitzak (lan monografikoak, konparazio-lanak, ikerketa-lanak...) ahoz eta idatziz komunikatzeko jarraibideak.
– Aldiak, kulturak eta zibilizazioak, gertaera historikoak, datuak eta tokiak denboran eta espazioan kokatzeko jarraibideak.
– Kronologia-koadroak, denbora-lerroak eta friso historikoak osatzeko teknikak.
– Gizarte historikoen eta egungo gizarteen arteko aldeak eta berdintasunak ezagutzeko, aztertzeko eta alderatzeko teknikak.
– Gertaera historikoen kausalitate-aniztasuna aztertzeko jarraibideak: gertaera historikoen eta bilakaeraeta aldaketa-prozesuen kausak eta ondorioak ezagutzea, eta horiek eragin zituzten faktoreekin lotzea.
– Artelanen hainbat mota irakurtzeko eta interpretatzeko jarraibideak, horien testuingurua kontuan hartuta.
– Garai eta kultura desberdinetako zenbait artelanen konparazio-analisiak egiteko eta haien arteko berdintasunak eta desberdintasunak hautemateko jarraibideak.
– Euskal Herriko eta Espainiako arkeologia-aztarnei eta ondare-elementuei buruzko informazioa biltzeko jarraibideak.
– Ingurunearen eta giza ekintzaren arteko harremanak aztertzeko jarraibideak, paisaia eratzean, gertaera geografiko jakinetan eta ingurumena degradatzean, besteak beste, islatzen direnak.
Jarrerak eta balioak
– Lurraldeak eta paisaiak ikusteko eta ezagutzeko jakin-mina, aniztasun hori zaindu beharreko aberastasuntzat jota.
– Espazioa ezagutzeko eta aztertzeko sentsibilitatea eta interesa, elementu fisikoen eta giza ekintzaren arteko elkarrekintzen adierazpentzat hartuta.
– Iraganeko errealitate sozialari buruz jakiteko interesa eta ikusmina eta gertaera historikoen aurrean jarrera kritikoa.
– Ingurumenak aukera asko ematen dituela jabetzea, eta biodibertsitatea zaintzen laguntzearen eta garapen iraunkorraren aldeko jarrera aktiboa izatea.
– Gizarte historikoen arte- eta kultura-adierazpenak balioetsi eta errespetatzea.
– Giza taldeen kultura ondarea den aldetik, gure ondare historiko eta artistikoa eta naturala balioetsi, errespetatu eta haiekin gozatzea, eta hura zaintzearen, defendatzearen eta jakinaraztearen aldeko jarrera izatea.
– Gizonezkoek eta emakumezkoek historian izan duten zeregina balioestea.
– Parte-hartze aktibo eta eraikitzailea, ahalegin pertsonala, erantzukizuna eta elkartasuna talde-lanak edo bestelako eginkizun kolektiboak egitean.
– Nork bere hutsegiteak eta okerrak naturaltasunez onartzea, eta horiek zuzentzearen aldeko jarrera izatea.
2 eduki multzoa. Lurra eta ingurune naturalak.
Lurraren irudikapena. Orientatzeko eta kokatzeko teknika geografikoak aplikatzea.
– Lurra eguzki-sisteman. Erliebearen, uren eta landarediaren oinarrizko osagarriak. Eusten dioten harremanak. Horiek adierazteko irudiak behatu eta interpretatu. Klimaren eta klima mota nagusien oinarrizko faktoreak, klimogramak eginda eta horiek interpretatuta; baita giza jarduerak klimari nola eragiten dion aztertuta ere.
– Euskal Herriaren natura-ezaugarriak. Kokapen geografikoa. Paisaia-aniztasuna. Horien elementu natural eta giza elementu bereizgarriak. Aldaketak eta babesteko beharra. Ozeano, itsaso, erliebe-unitate eta ibaien kokapena eta haien ezaugarriak.
– Kontinente, ozeano, itsaso, erliebe-unitate eta ibaien espazio-kokapena Espainian, Europan eta munduan. Giza jarduerak bertan egiten direnez, ingurune natural nagusien ezaugarriak, Espainiako eta Europako lurraldeei bereziki erreparatuta.
– Historian izan diren giza taldeen eta ingurunearen arteko harremanak, gizarteen eta haien egoeren arteko harremanen ezaugarriak aztertuta. Arrisku naturalen eta gizakiak eragindakoen arteko bereizketa. Ingurumenarazoren bat aztertzea; esaterako, giza eragina landaredian, uraren arazoa edo klima-aldaketa. Ingurumenarazoak Euskal Herrian. Zenbait eremutan ingurumena babesteko abian jarritako politikak ezagutzen hastea (udaletakoak, autonomietakoak, estatuetakoak, Europakoak, gobernuz kanpoko erakundeetakoak...).
3 eduki multzoa. Historiaurreko gizarteak, lehendabiziko zibilizazioak eta Antzinaroa.
– Historia-iturriak: motak: materialak, ikonografikoak, idatziak, ahozkoak, kartografikoak, digitalak. Horien ekarpena ingurune fisikoa eta gaur egungo eta iraganeko bizimoduak ezagutzeko.
– Denbora historikoa: kronologia, aldaketa eta iraupena. Denbora historikoaren adierazpen grafikoa. Periodizazio konbentzionalaren erabilera (historiaren garai eta aldi kronologikoak) eta beste kultura batzuetan denbora neurtzeko dituzten moduen azterketa. Kausalitateaniztasuna: gertaera eta prozesu historikoen kausak eta ondorioak.
– Hominizazio-prozesua. Historiaurreko herrialdeen bizimoduak. Ehiztariak eta biltzaileak. (antolaketa soziala, ekonomia, sinesmenak, arte-adierazpenak...). Iraultza neolitikoak eragindako aldaketak. Egungo espainiar lurraldeko Historiaurreko alderdi esanguratsuak. Historiaurreko aztarnen kokapena Euskal Herrian, Espainian eta munduan.
– Euskal lurraldeetako lehendabiziko biztanleak. Euskal Herriko eta haren inguruko historiaurreko kulturetako adierazpen nagusiak. Euskara: jatorria eta bilakaera. Beste hizkuntza indoeuropar boteretsuago batzuekiko harremana.
– Lehendabiziko hiri-zibilizazioak. Mesopotamia eta Egipto. Kokapen geografikoa eta kronologikoa. Ezaugarriak.
– Mundu klasikoa: Grezia eta Erroma. Atenasko demokrazia. Polisa. Erromatarrek ekonomia, administrazioa eta politika nola antolatzen zuten. Erromatar Inperioa sendotzea eta ondoren gainbehera etortzea eragin zuten era askotariko faktoreak. Hispania erromatarra: erromanizazioa. Hiria eta hiriko bizimodua. Arte klasikoa. Erromanizazioa euskal eremuan.
– Mundu klasikoaren kultura-ondarea eta gure egungo zibilizazioari egindako ekarpenak. Gure kultura, beste kultura batzuen arteko harremanaren emaitza. Latinaren eragina euskararekiko.
– Kristautasunaren jatorria eta nola hedatu zen. Erromatar Inperioa nola amaitu zen eta mediterranear batasuna nola zatitu zen. Kristautasuna Euskal Herrian nola sortu zen.