HELBURUAK GAITASUN MODUAN ADIERAZITA DBH 1 ETA DBH2


Zientzia, teknologia eta osasun kulturako gaitasuna.
  1. Historiaurreko, Aintzinaroko, Erdi Aroko eta Aro Modernoko gertaera historikoak kokatzea eta ingurune fisikok elemntuak kokatzea eta deskribatzea.
  2. Historiaurreko, Aintzinaroko, Erdi Aroko eta Aro Modernoko gizarteek espazioaren eta baliabideen erabilera desberdinak identifikatzea.
  3. Espazioaren neurrigabeko ustiatzeak ingurumenean eragin ditzaken desorekak eta ondorioak deskribatu eta eragiten dituen arazoez kontzientzia hartzea.
  4. Munduko ( bereziki Europa, Espaina eta Euskal Herria) geopolitika, ekonomia eta kultura esparru nagusiak zein diren eta mapan kokatzen jakitea.

Ikasten ikasteko gaitasuna.
  1. Gertaeren eta giza egoeren interpretazioa Arrazonamendu Induktiboa erabiliz: partikularretik (datuetatik) orokorrera ( interpretazioa).
  2. Gertaera eta giza egoeren interpretazioa Arrazonamendu Deduktiboa erabiliz: orokorretik (hipotesitik) partikularrera ( hipotesia errealitatean baieztatu).
  3. Gizarte fenomenoak eta hauen ondorioak ulertzeko kausa aniztasuna erabiltzea arrazonamendu moduan.
  4. Informazioa antolatu, gogoan hartu eta berreskuratzeko ikasteko teknika eta estrategia erabiliz: azpimarraketak, laburpenak, eskemak, taula sinoptikoak, fitxak eta abar.

Matematikako gaitasuna.
  1. Zenbaki eta grafikoak interpretatu.
  2. Taula, zerrenda, grafiko eta mapen informazio kuantitatiboa aztertu eta alderatu.
  3. Ardatz kronologikoak egin eta interpretatu.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.
  1. Tipologia, hizkuntza ikoniko eta adierazpen sinbolikoak irakurri, ulertu eta interpretatu.
  2. Hiztegi teknikoa eta orokorra erabili.
  3. Ahozko eta idatzizko adierazpenetan hainbat diskurtso forma erabili: deskripzioa, narrazioa, hitzaldia, argudioa eta abr.
  4. Epai etiko eta kritikoak osatu.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
  1. Informazio iturriak identifikatu eta sailkatu ondoren alderaru.
  2. Hainbat iturri motetatik, T.I.C. barne, informazio lortu: kartografikoa, idatzizkoa, ikonografikoa eta abr.
  3. Lortutako informazioa birmoldatu eta beste formatu ( idatzizko edo digitala) edo lengoaia batera itzuli.
  4. Testuliburuan, interneten, entziklopedietan, egunkarietan eta abr beharrezko informazioa lortu.
  5. Informazioa aukeratzeko zenbait irizpide erabli, garrantzitsuena dena eta ez dena bereiztuz.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
  • Iraganeko eta oraingo gizarteak ezagutzea.
  1. Gizakiok gizadiaren bilakaerari egiten diogun ekarpena ulertu eta onartu.
  2. Gertakari eta arazo sozialei buruzko gogoeta kritikoa egin.
  3. Norberarenak ez bezalako testuinguru historiko eta kulturaletako portaerak eta bizimoduak ulertu.
  4. Denbora historikoaren kontzeptua ulertu.
  5. Gertaera historiko baten eta bere ondorioen arteko harreman multikausalak definitu.
  6. Historiako aro eta garai nagusienak eta hauen oinarrizko gertaerak ezagutu.
  7. Oraingo gizarteen funtzionamendua, iragan historikoa eta oinarrizko gertareak ezagutu.
  • Giza trebetasunen garapena
  1. Nor bere iritziak baieztapenez adierazi.
  2. Aktiboki entzuten ikasi.
  3. Enpatia garatu: besteen ( gaurko eta iraganeko pertsonak barne) lekuan jarriz, haien ikuspuntua ulertu.
  4. Baliio demokratikoak praktikan ipini.
  5. Lanarekiko eta elkarrizketarekiko jarrera ona agertu.
  6. Besteekin modu baikorrean mintzatu.
Giza eta arte kulturarako gaitasuna.
  1. Historian zehar izan diren arte estiloek adierazten duten baliio estetikoak eta beraien arteko desberdintasunak ezagutu.
  2. Gai desberdinetako arte lanak modu teknikoan aztertu.
  3. Arte lanak sortu zireneko testuinguru historikoak identifikatu eta deskribatu.
  4. Iraganeko gizarteak ezgutzeko ondare artistikoak duen garrantzia aintzat hartu.
  5. Ondare historikoaren kontserbaziorako jarrera aktiboa izan.
  6. Kulturak eta arteak bizitzan izan duten funtzioa ulertu.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
  1. Ariketak eta jarduerak ulertu.
  2. Ariketak, bakarka naiz taldeka, moldatzeko estrategiarik onena planifikatu.
  3. Ikerketa lana edo informazioa biltzeko lan sekuentzia planifikatu.
  4. Norberak ikasitakoa erregulatu ( ikasitakoaren jarraipena egitea): dakiena eta jakiteko falta denaren kontzientzia hartu eta norberaren lana autoebaluatu.