HELBURUAK


EAE-ko Curriculum Dekretutik hitzez-hitza jasotakoak.

  • DBH ETAPAREN HELBURUAK


  1. Arduratsuki buizitzen ikastea.
  2. Ikasten eta pentsatzen ikastea.
  3. Komunikatzen ikastea.
  4. Batera bizitzen ikastea.
  5. Pertsona moduan garatzen ikastea.
  6. Egiten eta ekiten ikastea.

  • DBH 2 MAILAKO HELBURUAK


1. Giza gorputzaren funtzionamenduaren oinarrizko aspektuak ulertu eta norbanakoaren zein taldearen osasunaren mantentzerako eta prebentziorako jarrera eta ohitura positiboak garatzea: bizitza osasuntsua edukitzea, aldizka kirola egitea, higienea zaintzea eta elikadura orekatua edukitzea. (1a)
2. Natura gobernatzen duten legeak ezagutzea eta ulertzea ingurune naturala babesteko hartu beharreko jarreren garrantzia baloratuz eta ekologikoki iraunkorrak diren aktibitateak garatuz. (1b, 1c)
3. Lurra planetakoak eta giza espeziekoak garela onartzen duen sentimendua garatzea animaliekin eta gertuko ingurunearekin harreman afektiboak ezarriz. (1c, 1b)
4. Ahalegina, irmotasuna eta diziplina positiboki baloratu aurrerapen intelektual eta pertsonalerako tresna gisa. (2a)
5. Alor zientifiko-teknikoarekin eta eguneroko errealitatearekin erlazionatutako arazo matematikoak ebatzi. (2b)
6. Arazoak identifikatu eta konpontzeko estrategiak erabiliz ezagutzaren esparru desberdinetan arrazonamendu logikoa erabiliz eta hipotesiak planteatuz eta konparatuz. (2c).
7. Historian zehar eman den garapen zientifikoak eta teknologikoak ingurune fisiko eta sozialean izan duen eragina ezagutu eta kritikoki baloratu, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea datuak kudeatu eta aztertzeko eta lanak eta txostenak aurkezteko. (2c)
8. Ahozko eta idatzizko mezuak ulertu eta burutu euskaraz eta gaztelaniaz komunikatzeko eta hizkuntzaren erabileran inplikatuta dauden prozesuen inguruan pentsamendua antolatu eta hausnartu. (3a)
9. Dagozkien korronte eta genero literarioarekin zerikusia duten testu literarioen aztertzen eta interpretatzen ikasten hasi. (3a)
10. Ikasitako atzerriko hizkuntzan edo hizkuntzetan komunikazio funtzional trebetasuna eskuratzea.(3b)
11. Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen kultura eta hizkuntza aniztasuna ezagutu eta estimatu. (3c)
12. Informazioa kudeatzen ikastea (bilaketa, aukeraketa eta datuen tratamendua), interpretatzea eta kritikoki baloratzea ondoren besteei modu antolatuan eta ulergarrian transmititzeko. (3d)
13. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea datuak kudeatu eta aztertzeko eta lanak eta txostenak aurkezteko. (3d)
14. .Adierazpen artistiko desberdinak estetikoki interpretatu eta baloratu. (3e)
15. Kode artistikoak, zientifikoak, eta teknikoak dituzten mezuak interpretatu eta sortu komunikazio aukerak modu zehatzean, sortzailean eta komunikatiboan aberasteko helburuarekin. (3f)
16. Besteekin harremanak edukitzen ikastea eta talde aktibitateetan jarrera solidario eta tolerantearekin parte hartzea, desberdintasunak aitortuz eta baloratuz eta aurreiritzi sozialak edo arraza, sexu, sinismen edo klase sozialetan oinarritutako edozein diskriminazio mota ukatuz. (4a)
17. Adierazpen jarraibideak hartzea komunikazioan eta harreman interpertsonaletan. (4b)
18. Hiritarren eskubideak eta betebeharrak ezagutzea eta errespetatzea, hauek betetzeko prestatuz norberaren burua. (4c, 4d)
19. Adin eta sexu desberdinetako pertsonekin harreman afektiboak sortu ezaugarri pertsonal eta sozialetan oinarritutako edozein motatako diskriminazioak gaindituz .(4e)
20. Norbanakoaren eta taldeko identitatea sortzea, ingurunearen eta ohitura kulturalen ezagutzan oinarrituz. (4f)
21. Ondare kultural eta tradizionaleko elementu kulturalak kritikoki baloratu eta garapen pertsonal propioa errazten dutenak aukeratu. (4g)
22. Norberak bere burua irudi positibo batekin ezagutzea, ikastaldian autonomia pertsonal gero eta handiagoa erakustea, gaitasun fisiko, intelektual eta emoziozko desberdinen artean oreka bilatuz, betiere esfortzua eta zailtasunak gainditzeko jarrera positiboarekin. (5a, 5b, 5c)
23. Norbere buruarekiko segurtasuna edukitzea eta baliabide intelektual propioak garatuz jakiteko grina eta ikasten ikasteko gaitasuna garatzea. (6a).
24. Norberak dituen gaitasun intelektualen eta pertsonalen kontzientzia edukitzea hauek indartuz eta garatuz. (6b)