METODOLOGIA


  • PRINTZIPIO METODOLOGIKOAK

Metodologia finaktzerakoan aldagarri hauek izan ditut kontutan: ikasle kopurua, ikasgaia, irakaslea, ikasleria eta ikas-irakas prozesuan sortzen diren betse hainbat baldintza.
Printzipio metodologikoak Euskal HCurriculumak dionetik abiatu naiz:
- Ikasleak aurrez dakiena hauteman.
- Ikasleak dakizkin ezagutza desberdinak lotu eta hainbat testuingurutan aplikatu ahal izatea (Gaitasunen lorpena bultzatzea.)
- Estrategia metodologiko bat baino gehiago erabiltzea.
- Ikasketa esanguratsuak sortzea: ulertuak, intenzionalak eta antolatzaileak.
- Estrategi aktiboak erabiltzea ikaslearen ekintza intelektuala praktikan ipintzeko.
- Ikaslearen izaerara egokitzeko estrategiak erabiltzea.
- Metodologia, Ikasleek beraien kabuz ikasketake gin, talde lanak burutu eta arazoak konpontzeko bideraturik izatea.
Baliabide berriak erabiltzeko egokitua izan da: T.IC. alegia ( ikasle bakoitzak ordenagailu bat, interneteko baliabideak, ariketa interaktiboak, arbel digitala eta abar).
- Irakaslearen "rol" berria aplikatzea: laguntzailea, bideratzailea, babeslea, eta helburu nagusi bezala IKASLEARI IKASTEN LAGUNTZEA.
- Azkenik, erabiliko diren metodologiak arreta berezia emango dio gaitasunak gaika naiz zehar lerroka lortzeari.
  • ESTRATEGIA METODOLOGIKOAK

Printzipio metodologikoak aplikatzea bultzatzen dute, batez ere ikasleak AKTIBOKI ENTZUTEA, IRITZIAK EMATEA eta IRADOKIZUNAK EGITEA.
Aipaturiko baldintzak betetzen dituen bi estrategi pedagojiko erabiliko ditut. Biak batera aplkatuko dira.
Alde batetik, IKASKETA MAGISTRAL AKTIBOA, bestetik IKASKETA KOOPERATIBOA.
    • IKASKETA MAGISTRAL AKTIBOA

Honako sekuentziazio erabiliko da: SINTESIA (irakaslearen azalpen orokorra) - ANALISIA ( aplikazio jarduerak) SINTESIA ( ebaluazio eta hausnarketa).
    • IKASKETA KOOPERATIBOA

Talde lanean oinarritzen da. DBH1 eta 2 mailatan batez ere bi dinamika aplikatuko dira: irakurketa partekatua eta ordenagailuak itxi
Ikasketa Kooperatiboaren oinarriak programazioaren beste atal batean garatu dira.
  • JARDUERAK

Mota anitzekoak izango dira: batzuek gai baten edo gai talde baten berariazkoak izango dira ( kontzeptuekin eralizionaturik daudenak batez ere), beste batzuk ikasturtean eta urrengo mailan errepikatuko dira ( prozedurekin eralizionaturik daudenak batez ere: definizioak osatzea, grafikak egin eta interpretatzea, ardatz kronologiakoak egin eta interpretatzea, laburpen taulak osatzea, mapak eta abar.
  • TALDEKATZEA

Ikasketa Kooperatiboan oinarrituz honela taldekatuko dira:
      • TALDE HANDIA: batez ere irakasleak azalpen orokor bat edo " oinarrizko talde " txilietan egindako ezagutzak bateratzerakoan ( puesta apunto).
      • TALDE KOOPERATIBOAK: 4 ikaslez osatutakoak. Ikasketa kooperatiboaren oinarrizko antolakuntza. Ikasketa Kooperatiboa atalean zeazturik dago.

  • ESPAZIOREN ANTOLAKUNTZA

Espazio desberdinen erabilera ( ikasgela barrua eta kanpoa) jardueren araberakoa izango da.
- Ikasgela barruan: ohiko saioen epazioa. Ikasleak 4ko talde kooperatiboetan eseriko dira elkarlana eta lankidetza bultzatzeko. Ikasturtean zehar 3 aldiz berregituratuko dira taldeak ( hiruhilabean behin alegia). Taldeak irakasleak antolatuko ditu heterogeneidade irizpidean oinarrituz.
  • MATERIALAK ETA BALIABIDEAK


- Ikastetxeko web orria: www.xabiermunibeikastola.net
- Irakaslearen wikia: www.gizartezientziakxabiermunibe.com ikasgaiaren gida didaktiko moduan. Helbide honetatik Gizarte Zientziak DBH 1 eta DBH 2ko materialetara sarrera izango du.
- Testuliburua: 2010-2011 ikasturterako DBH1 eta 2 mailatan Vicens Vives LURRA 1 eta 2 erabiliko dira testuliburu nagusi bezala.
www.anakel.comwww.hiru.net
  • ANIZTASUNAREN TRATAERA


Ikasleak ez dira homnegeneoak, ez gaitasunetan, ez aurretiko prestakuntza mailan, ez interesetan, ezta ikasteko erritmoan ere.
Ikasle guztien inklusioa izango da aniztasuna tratatzeko irizpide nagusiena. Honek zera suposatzen du:

- Hezkuntza eragozpenak antzematea.
- Hezkuntza jardueren bidez eragozpen horiek txikiagotzea.
- Prozesu hauen alde egiten duten baliabideak sendotzea.

    • Aniztasuna hautemateko egingo dena:
      • Hasierako ebaluazioa: aurreko azagutzak baloratu eta arazoen seinaleak lehen bait lehen antzemateko: idazkera , ortografia, ulermena. Honetarako bi ausnarketa:
- Ikasleak ezagunak badira ( aurreko urtean nire ikasle izandakoak) hasierako ebaluazioa askoerrazten da. Eguneratzeko idatzizko froga egitea nahiko izango da.
- Berriak badira: aurreko urteko informeak irakurri, idatzizko froga egin eta lehen asteetan irakaslearen behaketa. Ebaluazioa ikasturteko lehen hilabetean burutuko da.
      • Egiten diren zuzenketen oharrak ikasleak koadernoan jaso beharko ditu: erantzuna okerrak zuzendu, akats ortografikoak, irkaslearen oharrak, ...
      • Irakasleak koadernoa aztertuko du. Maiztasuna ikaslearen beharretara egokituko da. Gutxienez ebaluazioan behin.
      • Gelako dinamikaren behaketa: bai ikaslearen lan pertsonala baita ere talde lanean egiten dituen ekarpenak.
      • Egiten diren jarduerak ahalik eta azkarren zuzendu, aholkuak eta zuzenketak egiteko.
    • Aniztasuna lantzeko
      • Mailako irakas taldean, hasierako ebaluazioa egitean, balorazioak jaso eta kasu zehatzak erabaki ondoren lehen aniztasun neurriak aplikatu.
      • Noizbehinka, ahoz, oinarrizko zenbait kontzepturen azalpena eskatu ikasleei. Erantzunen arabera (dudak, gaizki ulertuak, ...) berriro azaldu talde kooperatiboan edo talde handian.
      • Orokorrean, proposatuko diren jarduerak tipologia hau aurreikusten du:
        • Mota askotariko jarduerak, bakoitza bere helburuarekin: sakontze jarduerak eta jarduera osagarriak.
          • Sakontze jarduerak: edukiak sailtasun handirik gabe barneratzen dituzten ikasleak: gaiaren Helburu Didaktikoetan oinarrituak.
          • Jarduera osagarriak: edukiak barneratzeko sailtasuna dituzten ikasleak: gutxiengo helburuak lortzeko egingo dira.


Dena den, oso garrantzitsua iruditzen zait, zailtasunak dituzten ikasleetan, iraaksleak beraien MOTIBAZIOAN ipini behar duen arreta berezia.

Egokitzapen Curricularra izanez gero, bertan datozen gomendioak hartuko dira kontutan. Kasu hauetan, banakako fitxak prestatuko dira, lan talde bereziak, banakako tutoriak eta abar.
Zentzumen edo gorputz gabeziak izan ezkero, baliabide didaktikoen eta gelaren antolaketaren egokitzapenak aurreikusita izango dira.
Etorkinen kasuan, formakuntza maila eta hizkuntzaren ezagutza baloratu beharko dira. Hizkuntzarekin arazorik izanda, ahozko adierazpenak eta testuen konplexutasunak erraztu beharko dira.