Oinarrizko gaitasunak

OINARRIZKO GAITASUNAK


LOE-k DBH amaieran lortu behar diren oinarrizko gaitasunak definitzen ditu. Gaitasun hauek landuz, ikasleen garapen pertsonala , hiritartasun aktiboa, helduen bizitzan parte hartzea eta bizitza osoan ikasteko gaitasuna garatuko da.

LOE-k zortzi oinarrizko gaitasun definitzen ditu:


  1. Zientzia, teknologia eta osasun kulturako gaitasuna.
  2. Ikasten ikasteko gaitasuna.
  3. Matematikako gaitasuna.
  4. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.
  5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
  6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
  7. Giza eta arte kulturarako gaitasuna.
  8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Gaitasunak Gizarte Zientziei egiten dien ekarpena:


Zientzia, teknologia eta osasun kulturako gaitasuna.: Giza jardueren espazio fisikoaren ezagutza, gizakia eta ingurunearen arteko harremanak eta espazio eta baliabideak nola erabili modu arduratsuan.

Ikasten ikasteko gaitasuna: ikasgaiaren ezagutza erraztuko duen lanabesak edukitzean datza.
  • Gizarte Zientziak zenbait arrazoi bide mota aplikatzeko ematen dituen aukerak erabiliko dira: arrazonamendu induktiboa, deduktiboa eta kausa aniztasuna.
  • Gaitasun honek beste ekarpena informazioarekin lan egiteko ( antolatu, gogoan hartu eta berreskuratu) eta estrategiak sortzeko laguntzea da ( laburpenak, eskemak, kontzeptu mapak, eta abar landuz)

Matematikako gaitasuna: gaitasun hau, errealitatea ulertzeko alderdi kuantitatiboa erabiltzean datza eragiketa errazak eginaz: magnitudeak, ehunekoak, proportzioak, oinarrizko estatistika nozioak, zenbaki eta eskala grafikoak, erreferentzia sistemak, forma geometrikoen ezaugarriak edo informazioaren kodifikazio numerikoa eta haren irudi grafikoa.

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna: gaitasun hau testu motak sortu, ulertu, osatu, erabili eta berridazteko erabiltzen da. Honetarako:
  • Alde batetik informazioa irakurri, ulertu.
  • Bestetik, informazio hau ahoz eta idatziz prozesatzen jakin.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna: gaitasun hau, fenomeno sozialak eta historikoak aztertzeko behar dugun informazioa lortu eta prozesatu ondoren modu desberdinetan aurkeztean datza.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna: gaitasun hau egungo eta iraganeko errealitatea ulertzean datza. Zerikusi zuzena du ikasgaiarekin. Ikasleek gaitasun hau lortuko dute baldin eta gizarteen bilakaerari eta antolaketari, eta haien lorpenei eta arazoei buruz ikasitakoak gaurko gizartean egoki moldatzeko balio badiete.
Gizarte Zientzietan, gaitasun honekiko eginkizun garrantzitsuena, ikasleei euskal gizarte askotarikoan integratzen laguntzea datza.
Honetarako gaitasuna bi ataletan bereiztuko dugu:
  • Iraganeko eta oraingo gizarteak ezagutzea.
  • Giza trebetasunen garapena.

Giza eta arte kulturarako gaitasuna: gaitasun honi Gizarte Zientziak egiten dion ekarpena, arte adierazpenak ezagutzea eta balioestean datza. Merezi duten balioa eman eta kultura ondarea errespetatzen, balioesten eta zaintzen ikasiko dute.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: gaitasun honek:
  • Alde batetik, ikaslea ekimenak eta erabakiak hartzeko gai izatea suposatzen du, bakarka naiz taldeka.
  • Bestetik, kasu partikularrak aztertu eta analisi kritikoa egin ondoren, arazoei irtenbide desberdinak imajinatzea.